CYCASAk azken hamarkadetako Euskadiko azpiegitura proiektu garrantzitsuenetako batean parte hartuko du: Lamiakoko ibaipeko tunela, zehazki 4. lotean: Artazako lotunean. Jarduketa CYCASAk, Ferrovialek eta Construcciones Mariezcurrenak osatutako ABEEak garatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Interbiaken bitartez, esleipena egin ondoren.
Proiektuak 60,5 hilabeteko egikaritze epea izango du, eta azpiegitura estrategiko baten eraikuntzan aurrera egiteko aukera emango du: Nerbioi ibaiaren azpitik igaroko den tunela, Artaza —Leioa— eta Ballonti —Portugalete— lotuko dituena. Lotura horrek aldaketa esanguratsua ekarriko du Bilbo metropolialdeko mugikortasunean, joan-etorriak erraztuz eta lurraldeko errepide sarearen eraginkortasuna hobetuz.
Transeuropar Garraio Sareko Atlantikoko Korridorearen barruan kokatuta, jarduketa honek lurraldeko pilaketa gune nagusietako bateko trafikoa hobetzea du helburu. Aurreikuspenen arabera, Rontegiko zubiko trafikoa egunean 38.000 ibilgailu inguru murriztea ahalbidetuko du; gaur egun, inguruko zirkulazio intentsitate handieneko azpiegituretako bat da.

CYCASArentzat, proiektu hau beste urrats bat da obra zibilean eta trenbide obran metatutako 45 urteko esperientzian, Bizkaian duen presentzia eta konplexutasun tekniko handiko obrei aurre egiteko gaitasuna sendotuz. Lau hamarkada baino gehiagoko jardueran, gure helburu nagusia pertsonak elkartzen dituzten lurraldeko azpiegiturak hobetzea izan da.
Esleipena ABEEa osatzen duten enpresa guztien elkarlanaren emaitza ere bada, eta, bereziki, CYCASAren talde teknikoaren ahaleginaren ondorio. Haien konpromisoa eta proiektuaren etapa bakoitzean erakutsitako zehaztasuna erabakigarriak izan dira.
Orain etapa berri bat hasten da, egikaritzeak, plangintzak eta koordinazioak markatutakoa. Tamaina handiko erronka da, eta CYCASAk pertsonen konektibitatea eta egunerokoa hobetzen dituzten azpiegituren garapenari egiten dion ekarpena indartzen du. Ekin diezaiogun lanari!