/
Lege-oharra

Ongi etorri CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren webgunera.

Webgune hau CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren jabetzakoa da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3274. liburukian, 114. folioan, BI-15017 orrian, 2. inskripzioan; IFK zenbakia A40008195 du, eta egoitza soziala "Henao kalea 18, 1.a, 48009, Bilbo" helbidean dago.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak —testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta abar—, bai eta haren diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, Espainiako jabetza intelektual eta industrialaren arloko legeriak babesten ditu CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren alde. Horrenbestez, erabat debekatuta dago eduki horiek osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea edo publikoki jakinaraztea, CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren berariazko baimenik gabe.

Webgunearen edukia eta estekak

CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresan ez gara gure webguneko edukiei ematen zaien erabilera desegokiaren erantzule egiten; edukietara sartzen den edo haiek erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizun esklusiboa da hori. Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik hartzen webgune honetatik esteken edo bilatzaileen bidez sar daitezkeen hirugarrenen webguneetan jasotako informazioaren gainean.

Webgunearen eguneratzea eta aldaketak

CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresak eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere webgunean jasotako informazioa nahiz haren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, eta ez du horren gaineko inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresak ez du bere gain hartzen Internet sarera konektatzean ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsen ondoriozko erantzukizunik, ezta CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren kontroletik kanpo hirugarren pertsonek legez kanpoko esku-sartzeen bidez eragin ditzaketen kalteena ere. Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galerengatik, baldin eta horiek guk emandako informazioan egon daitezkeen akats, huts edo omisioen ondorio badira eta informazio hori gureak ez diren iturrietatik badator.

Pribatutasun Politika

CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A enpresak jakinarazten du webgune honetan borondatez emandako datu pertsonalak tratamendu automatizatuaren xede izango direla eta CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren jabetzako dagozkion fitxategietan sartuko direla.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, bezeroak baimena ematen du bere datuak CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren jabetzako kontaktu-fitxategian sar daitezen (egoitza Henao 18, 48009 Bilbo helbidean du), CYCASA, CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A. enpresaren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, interesgarriak izan daitezkeelakoan. Nolanahi ere, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan, edozein unetan baliatu ahal izango ditu sarbide-, ezabatze-, aurkaritza- eta zuzenketa-eskubideak, idatzizko eskaera bat bidalita helbide honetara: lopd@cycasa.com.