/
Ezagutu gaitzazu

CYCASA CANTERAS Y CONSTRUCCIONES, S.A.

CYCASA, Canteras y Construcciones, S.A. enpresa 1981ean sortu zen, Santa María del Cubilloko (Ávila) harri-produktuen harrobiaren jabetzari eta ustiapenari lotuta. Hasieran, bere jarduera agregakinen ekoizpenean eta merkaturatzean oinarritu zen. Geroago, trenbide-eraikuntzako obrak, obra zibila oro har, eraikuntza, hainbat zerbitzu eta eraikuntza-sektorearekin lotutako beste sozietate batzuetan parte hartzea ere gehitu zituen. Bere jardun-eremua penintsula osoa da, bereziki Euskal Herrian, bertan baitu egoitza soziala. Enpresaren nortasuna bezeroarekiko hurbiltasun handiak markatu du kanpora begira; bere garapenaren ezaugarri nabarmenenak, berriz, giza taldearen etengabeko prestakuntza, berrikuntza teknologikoa eta enpresak berak sortutako finantza- gaitasuna izan dira, baliabideak berrinbertitzeko politika sendo batekin.

Gure konpromezuak

Gogobetetasuna

Bezeroaren erabateko gogobetetasuna lortzea, kontratatutako eskakizunak zorrotz betez.

Araudia

Enpresaren jarduera guztiei aplikagarri zaien araudia zorrotz betetzea, bereziki kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren arloetan, baita erakundeak bere gain hartzen dituen borondatezko eskakizunak ere.

Motibazioa

Lankide guztiengan Kalitate, Segurtasun eta Ingurumenari buruzko motibazio eta kontzientziazio handiena lortzea.

Parte-hartzea

Langile guztien parte-hartzea eta informazioa bermatzea, bai eta sistemaren aplikazio-prozesu osoan kontsulta egiteko duten eskubidea ere.

Jasangarritasuna

Bere inguruko hazkunde jasangarrian laguntzea, jarduera guztietan kutsaduraren prebentzioa aplikatuz.

Participación en otras empresas

CYCASA participa como socio de diversas empresas del sector de la construcción, fabricación y extendido de aglomerados, ejecución de túneles, etc. 

padecasa-logo-byn
nortunel-logo-byn

Nola lortzen ditugu gure helburuak?

CYCASA Canteras y Construcciones, S.A.ko Zuzendaritzak Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen Sistema kudeatzeko ondorengo hauek jotzen eta adierazten ditu helburu estrategikotzat:

Kalitate-sistema

Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen Sistema eraginkor eta efiziente bat ezarri eta mantentzea, Zuzendaritzaren gainerako funtzioekin batera planifikatua eta garatua, etengabeko hobekuntzaren prozesuaren barruan.

Bermeak

Sistema horren esparruan, bermatzea lanaren eta haren jardueren kontratu eta arau-eskakizunekiko adostasuna beti emaitza eta ebidentzia objektiboetan oinarrituta zehaztuko dela.

Definición

Definir anualmente los objetivos de Calidad, Seguridad y Medioambiente, de carácter cuantitativo, su seguimiento y revisión semestral mediante las reuniones del Comité de Gestión previstas en el Sistema.

Helburuak ezartzea

Hondakin geldoak edo bere prozesuetan sortutako azpiproduktuak minimizatzeko eta balorizatzeko helburuak ezartzea, datu objektiboetan oinarrituta eta bideragarritasun ekonomikoarekin.

Konpromezua

Materialen/zerbitzuen hornitzaile guztiei gure ingurumenarekiko konpromisoa eta jokabidea helaraztea, haiekin batera lan eginez ingurumen-jardueren etengabeko hobekuntza-prozesua bermatzeko.

Gure konpromezuak

Gure bezeroak

Egin gurekin batGurekin lan egitea gustatuko balitzaizuke, zure curriculuma bidali diezagukezu